Emaitzak

Jardunbide birsortzaileen bideragarritasuna eta jardunbide horiek lurzoruaren kalitatearen eta ingurumenaren gainean dituzten ondorio onuragarriak baieztatzea da proiektuaren helburu nagusia, ondoren horiek zabaldu eta jakinarazteko. Helburu nagusi hori izanda, LIFE REGEN FARMING proiektuak ekintza hauetan jarriko du gogoa:

Jardunbide birsortzaileak probatzea (kudeaketa holistikoa, belardiko espezie bizikorrak gutxieneko lur-lantzeaz ereitea, ongarri organikoak eta artzaintza planifikatua), ohiko abeltzaintzaren hautabide jasangarri legez.

Lurzoruen kalitatea ebaluatzeko metodologia bakunak, azkarrak eta merkeak prestatzea, hala nola, lurzoruaren osasunaren txartelak (TSA) edo kromatogramak.

Jardunbide birsortzaileek abeltzaintzako ustiategietan duten ingurumen-eragina eta gizarte- eta ekonomia-eragina monitorizatzea.

Ekoizpen-sistemekin loturiko agenteak jardunbide birsortzaileen onurez jabearaztea.

PACen helburu nagusiak, bereziki, LIFE programarenak, eta Lurzoruren Estrategia Tematikoa lortzen laguntzea, lurzoruak eta biodibertsitateak duten garrantzia jakinarazi eta horrekiko sentikor bihurtzeko.