
‘Elikadura berri baterako ikerketa-beharrak’, elikadura jasangarriari buruzko jardunaldia
Azaroaren 23an, EHUko Arabako Campuseko Lascaray Ikerguneko bideokonferentzia aretoan , elikadura jasangarriari buruzko jardunaldia izan zen, gai honen gainean: ‘Elikadura berri baterako ikerketa-beharrak’. Jardunaldi horretan, LIFE REGEN FARMING proiektua eta Urduñako abeltzainen esperientzia aipatu ziren.