Sarrera

Landare berdeak, fotosintesiaren bitartez, abeltzaintzako sistemen elika-katearen oinarrian daude. Bestalde, landare-estalkiak lurzorua sortzen eta karbonoa finkatzen laguntzen du. Hala eta guztiz ere, azken urteotan lurraldearen erabileran gertatutako aldaketek eta artzaintza jardunbideek nekazaritza eta abeltzaintzako jardueraren jasangarritasunaren arazoak agerrarazi dituzte. Askotariko zergatiak alde batera utzita, ingurumen-inplikazioak agerikoak dira lurzoruen kalitatearen degradazioan, higaduran eta basamortutzean.