LIFE REGEN FARMING proiektuaren 8. koordinazio-bilera egin dugu

December 19, 2016 by Eventos, Novedades No Comments

Abenduaren 15ean, Arkautiko NEIKER instalazioetan, LIFE REGEN FARMING proiektuaren 8. koordinazio-bilera egin genuen. Bilera horretan, proiektuaren aurrerapen teknikoak nahiz administratiboak aurkeztu ziren. Halaber, hainbat komunikazio-gai izan ziren hizpide, hala nola, Azken Biltzarra eta AFTER LIFE Communication Plan-erako konpromisoak.