Urduñako abeltzainekin elkartu gara

October 28, 2016 by Eventos, Novedades No Comments

Urriaren 26an ,Urduñako abeltzainekin elkartu gara, hain zuzen ere LIFE REGEN FARMING proiektuan parte hartzen duten horiekin, abeltzaintzako ustiategietan ezarri dituzten jardunbide birsortzaileak balioesteko asmoz. Hainbat gai izan dira hizpide, hala nola, zuzeneko ereintza, erabilitako haziak eta nahasteak eta ereintza-dosia edo artzaintza zuzendua. Bildutako informazioa […]

LIFE REGEN FARMING, LIFE SEEDCAPITAL, LIFE FITOVID eta LIFE HEALTHY FOREST proiektuen kartelak

October 25, 2016 by Eventos, Novedades No Comments

Arkautiko NEIKERen instalazioetan, LIFE REGEN FARMING, LIFE SEEDCAPITAL, LIFE FITOVID eta LIFE HEALTHY FOREST proiektuen kartelak daude ikusgai. Kartel horiek Arkautiko landetxe-ereduaren sarreran daude ikusgai, Nekazaritzako Elikagaien Campusera sartzen diren langileek, bisitariek eta abarrek hobeto ikus ditzaten.

ASAPIk Ainsan antolatu duen jardunaldian parte hartu dugu

October 12, 2016 by Eventos, Novedades No Comments

Urriaren 11n ASAPIk Ainsan antolatu zuen jardunaldian parte hartu genuen. Jardunaldi horretan, Agroekosistemen (TSA) Osasun Txartelak aurkeztu genituen eta orain arte LIFE REGEN FARMING proiektuan lortutako emaitzak xehatu. Jardunaldi horretara 40etik gora lagun bertaratu ziren, hala nola, abeltzainak, Huescako Trebakuntza Eskolako ikasleak. Azalpenaren ondoren, ASAPIko […]

Lurzoruen azterketari buruzko Zabalkunde Jardunaldian izan ginen

October 3, 2016 by Eventos, Novedades No Comments

Irailaren 30ean –ostirala–, gai honi buruzko Zabalkunde Jardunaldira azaldu ginen: “Análisis de suelo como herramienta de diagnóstico para hacer recomendaciones de fertilización”. Jardunaldi horretan, hauek izan ziren aztergai: • Lurzoruaren lagina hartzea. • Aztertzeko metodoak. • Erreferentzia-baloreak. • Ongarriak. Mineralak eta organikoak. • Ongarriketak gomendatzea, […]

LIFE SEED CAPITAL proiektuaren Azken Biltzarrean izan gara

September 30, 2016 by Eventos, Novedades No Comments

LIFE SEED CAPITAL proiektuaren Azken Biltzarrean izan ginen atzo. Ekitaldi horretan, proiektuaren emaitza nagusiak eta geroko lan-ildoak lehen eskutik ezagutzeko aukera izan genuen.

LIFE REGEN FARMING proiektuaren babespean egindako Master Bukaerako Lanaren defentsa

September 30, 2016 by Eventos, Novedades No Comments

Irailaren 27an –asteartea–, Antón Pascualen Master Bukaerako Lanaren defentsan izan ginen, Valentziako Unibertsitate Politeknikoan. Lana LIFE REGEN FARMING proiektuaren babespean egin zen, eta izenburu honekin aurkeztu:” Efecto del régimen de pastoreo sobre parámetros productivos y medioambientales en ovino lechero”. Lan horretan, 2015ean egindako saiakuntzen ekoizpen […]

LIFE FITOVID proiektuaren lursail baten mahats-biltzean izan ginen

September 30, 2016 by Eventos, Novedades No Comments

Irailaren 26an –astelehena–, LIFE FITOVID proiektuaren lursail baten mahats-biltzean izan ginen. Mahatsondoan landare-osasunerako produktuak gutxiago erabilaraztea da proiektu horren helburua. Bisitaldian, proiektuaren bitartez erabili eta monitorizatzen ari diren tratamenduak ikusi genituen, eta kromatogramak egiteko materiala biltzeko laginketak zehaztu genituen.

LIFE OREKA mendian proiektuaren aurkezpenean izan ginen atzo

September 16, 2016 by Eventos, Novedades No Comments

LIFE OREKA mendian (LIFE15/NAT/ES/000805) proiektuaren aurkezpenean izan ginen atzo. Proiektuaren izenburua hau da: “Conservation and management of Basque mountain grasslands”. Bost urteko iraupena du proiektuak, eta Euskadiko eta Iparraldeko mendiko bazkalekuak zaindu eta kudeatzea du helburu.

Networking jardunaldia, LIFE FITOVID proiektuarekin, kromatogramak egiteko

July 28, 2016 by Eventos, Novedades No Comments

Gaur, networking jardunaldia egin dugu, LIFE FITOVID proiektuaren bazkideekin, kromatogramak egiteko. Jardunaldian, hainbat tratamendurekin, LIFE FITOVID proiektuan parte hartzen duten etxaldeetako lurren 60 laginen kromak egin dira. Jardunaldi horretan, bi proiektuen esperientziak partekatu ditugu, kromatogramen teknika irakatsi diegu eta orain arte egindako emaitzak trukatu dira.

EHLG bisitatu dugu, LIFE REGEN FARMING eta LIFE SEED CAPITAL proiektuen emaitzak jakinarazteko

July 12, 2016 by Eventos, Novedades No Comments

Uztailaren 11n, Euskal Herriko Laborantza Ganbarako (EHLG) teknikariak eta abeltzainak bisitatu genituen Ainhize-Mongelos-en. Goizean, LIFE REGEN FARMING eta LIFE SEED CAPITAL proiektuen azken emaitzak aditzera eman genituen. Arratsaldean, Ioldiko abeltzain bat bisitatu genuen (esnetarako ardiak eta okelatarako behiak dituena). Oso egun interesagarria izan zen, esperientzia-trukea […]