LIFE REGEN FARMING proiektua, INTIA barruan hedatzen

May 17, 2016 by Eventos, Novedades No Comments

Maiatzaren 5ean, INTIAn LIFE REGEN FARMING proiektua hedatzeko jardunaldira bertaratu ziren INTIAko hausnarkariekin diharduten teknikariak. Jardunaldi horretan, artzaintza izan zen gai nagusia, eta teknikariek hainbat gai iradoki zuten, hala nola, ereintzak, ongarriketa, ebaketa edo anoak. Teknikari guztiek komenigarritzat jo zuten LIFE REGEN FARMING proiektuak sustatzen […]

Networking-a LIFE eta LIF FITOVID proiektuekin

May 17, 2016 by Eventos, Novedades No Comments

Maiatzaren 16an, networking saioa egin genuen LIFE REGEN FARMING eta LIFE FITOVID proiektuekin. LIFE FITOVID proiektuaren helburu nagusia, mahastizaintzan landare-osasunerako produktuak gutxiago erabil daitezen estrategia frogagarriak eta berritzaileak ezartzea da. Horretarako, hainbat estrategia eta produktu erabiltzen dira. Bisitaldian, datuak eta laginak (estazio meteorologikoa, espora-tranpak edo […]

Portaera-kontrolak, LIFE REGEN FARMING + LIFE SEEDCAPITAL saiakuntzan

May 4, 2016 by Eventos, Novedades No Comments

LIFE REGEN FARMING eta LIFE SEEDCAPITAL proiektuen harira, Arkautin egiten ari garen saiakuntzan parte hartzen ari diren animalien portaera kontrolatzen ari gara egunotan. Kontrol horietan, animalien portaera jasotzen da (jatea, hausnarketa …) 48 orduz jarraian. Informazio hori oso baliagarria izango da, emaitza teknikoak nahiz ingurumenaren […]

LIFE REGEN FARMINGen lurren laginketa

May 2, 2016 by Eventos, Novedades No Comments

Apirilean, lurren laginketak egin ditugu, ikerketa-inguruetan, Agroekosistemen Osasun Txartelen bidez (TSA) eta txartelari atxikitako neurrien bitartez. Informazio horren eskutik, lurren zerbitzuak kalkulatzen dira (belarra ekoiztea, bioaniztasuna zaintzea, lurra zaintzea eta klima-aldaketari aurre egitea), proiektuaren ingurumen-monitorizaziorako.

“Sistemas y Recursos Silvopastorales” (“Baso- eta artzain-sistemak eta baliabideak”) saioaren komunikazio onenaren saria jaso dugu

May 2, 2016 by Eventos, Novedades No Comments

Apirilaren 26tik 29ra, SEEPen 55. Bilera Zientifikoan parte hartu genuen. Bilera horretan, komunikazio onenaren saria jaso genuen, hain zuzen, lan honengatik: “Efecto del manejo de la alimentación sobre el balance de carbono de explotaciones de ovino lechero” (“Elikaduraren maneiuak esnetarako ardi-aziendaren ustiategien karbono balantzean duen […]

SEEParen 55. Bilera Zientifikoan parte hartu genuen

April 28, 2016 by Eventos, Novedades No Comments

Apirilaren 26tik 29ra, SEEPen 55. Bilera Zientifikoan parte hartu genuen. Bilera horretan, LIFE REGEN FARMING proiektuaren “Efecto del manejo de la alimentación sobre el balance de carbono de explotaciones de ovino lechero” (“Elikaduraren maneiuak esnetarako ardi-aziendaren ustiategien karbono balantzean duen eragina”) lana aurkeztu genuen. Bileran […]

LIFE REGEN FARMING landaretza laginketak

April 27, 2016 by Eventos, Novedades No Comments

Apirilean, hainbat ikerketa-lekutan landaretza-laginketak egin ditugu. Lortutako informazioarekin, landare-aniztasuneko indizeak kalkulatuko dira, proiektuaren ingurumen-monitorizazioa egiteko.

LIFE REGEN FARMING eta LIFE SEEDCAPITAL proiektuen saiakuntza konbinatu betean gaude

April 27, 2016 by Eventos, Novedades No Comments

Apirilaren hasieratik ekainera bitartean, saiakuntza bat egiten ari gara Arkautiko artaldeko ardiekin. Saiakuntza horrek IFE REGEN FARMING eta LIFE SEEDCAPITAL proiektuen jardunbideak elkartzen ditu. Lortuko diren emaitzei esker, bi proiektuen arteko sinergiak ugarituko dira.

Bi ikastetxetako ikasleen bisitaldia, Orreagan

April 22, 2016 by Eventos, Novedades No Comments

Pontiuy-ko (Bretagne) Lycée Joseph Loth-eko eta Atarrabiako Paz de Ziganda Ikastolako ikasleek Orreagako INTIAko Etxalde Esperimentala bisitatu zuten, apirilaren 21ean, ikasle-truke programaren bidaiaren barruan. Hortaz, lehen eskutik ezagutu zuten LIFE REGEN FARMING proiektuaren garapena.

LIFE REGEN FARMING proiektura, NEEMOko kanpo-ebaluazioaren arduradunaren 3. bisitaldia

April 14, 2016 by Eventos, Novedades No Comments

LIFE REGEN FARMINGeko bazkideek NEEMOko kanpo-ebaluatzailearen hirugarren bisita jaso genuen atzo. Bisitaldian, azken hilabeteotako aurrerapenak –teknikoak nahiz kudeaketakoak– izan ziren mintzagai. Aldi berean, proiektua bukatu arte (2016ko abenduan) egin beharreko zereginak (Ekintzak) aurkeztu ziren.