LIFE REGEN FARMING proiektuaren babespean egindako Master Bukaerako Lanaren defentsa

September 30, 2016 by Eventos, Novedades No Comments

Irailaren 27an –asteartea–, Antón Pascualen Master Bukaerako Lanaren defentsan izan ginen, Valentziako Unibertsitate Politeknikoan. Lana LIFE REGEN FARMING proiektuaren babespean egin zen, eta izenburu honekin aurkeztu:” Efecto del régimen de pastoreo sobre parámetros productivos y medioambientales en ovino lechero”. Lan horretan, 2015ean egindako saiakuntzen ekoizpen […]

LIFE FITOVID proiektuaren lursail baten mahats-biltzean izan ginen

September 30, 2016 by Eventos, Novedades No Comments

Irailaren 26an –astelehena–, LIFE FITOVID proiektuaren lursail baten mahats-biltzean izan ginen. Mahatsondoan landare-osasunerako produktuak gutxiago erabilaraztea da proiektu horren helburua. Bisitaldian, proiektuaren bitartez erabili eta monitorizatzen ari diren tratamenduak ikusi genituen, eta kromatogramak egiteko materiala biltzeko laginketak zehaztu genituen.

LIFE OREKA mendian proiektuaren aurkezpenean izan ginen atzo

September 16, 2016 by Eventos, Novedades No Comments

LIFE OREKA mendian (LIFE15/NAT/ES/000805) proiektuaren aurkezpenean izan ginen atzo. Proiektuaren izenburua hau da: “Conservation and management of Basque mountain grasslands”. Bost urteko iraupena du proiektuak, eta Euskadiko eta Iparraldeko mendiko bazkalekuak zaindu eta kudeatzea du helburu.

Networking jardunaldia, LIFE FITOVID proiektuarekin, kromatogramak egiteko

July 28, 2016 by Eventos, Novedades No Comments

Gaur, networking jardunaldia egin dugu, LIFE FITOVID proiektuaren bazkideekin, kromatogramak egiteko. Jardunaldian, hainbat tratamendurekin, LIFE FITOVID proiektuan parte hartzen duten etxaldeetako lurren 60 laginen kromak egin dira. Jardunaldi horretan, bi proiektuen esperientziak partekatu ditugu, kromatogramen teknika irakatsi diegu eta orain arte egindako emaitzak trukatu dira.

EHLG bisitatu dugu, LIFE REGEN FARMING eta LIFE SEED CAPITAL proiektuen emaitzak jakinarazteko

July 12, 2016 by Eventos, Novedades No Comments

Uztailaren 11n, Euskal Herriko Laborantza Ganbarako (EHLG) teknikariak eta abeltzainak bisitatu genituen Ainhize-Mongelos-en. Goizean, LIFE REGEN FARMING eta LIFE SEED CAPITAL proiektuen azken emaitzak aditzera eman genituen. Arratsaldean, Ioldiko abeltzain bat bisitatu genuen (esnetarako ardiak eta okelatarako behiak dituena). Oso egun interesagarria izan zen, esperientzia-trukea […]

LIFE HEALTHY FOREST proiektuaren Infoday-en izan ginen

June 30, 2016 by Eventos, Novedades No Comments

Ekainaren 30ean, LIFE HEALTHY FOREST proiektuak antolatutako InfoDay-en izan ginen. Egun horretan, gai hauek aurkeztu ziren: proiektu horren testuinguru orokorra, basoaren gainbehera goiz detektatzeko sistemak eta basoko sailak.

LIFE REGEN FARMING proiektua koordinatzeko 7. bilera

June 30, 2016 by Eventos, Novedades No Comments

Ekainaren 30ean, NEIKERek Arkautin dituen instalazioetan, LIFE REGEN FARMING proiektuaren “7. Koordinazio Bilera” egin genuen. Bilera horretan, azken 6 hilabeteotako aurrerapen teknikoak nahiz administratiboak aurkeztu ziren. Halaber, datozen 6 hilabeteetan egin beharreko ekintzak eta zereginak finkatu ziren, eta Azken Biltzarraren eguna zehaztu zen.

Kromatogramen gaineko jardunaldia, Arkautin (2016)

June 29, 2016 by Eventos, Novedades No Comments

Atzo LIFE REGEN FARMINGeko bazkideok elkartu ginen, udaberrian, gure proiektuan parte hartzen duten etxaldeetan bildu diren lurren laginen kromatogramen gaineko jardunaldia egiteko. Jardunaldi horretan, bazkideok ez ezik, Iraun Permakultura eta Ximaurpila-ko teknikariek ere parte hartu zuten. Guztira, 45 kromatograma egin genituen, guztion artean. Hamabost egun […]

LIFE REGEN FARMING proiektuari buruzko erreportajea EITBn

June 28, 2016 by Eventos, Novedades, Vídeos No Comments

.

Laginketak bukatu ondoren, emaitzen gaineko txostenak

June 13, 2016 by Eventos, Novedades No Comments

Maiatzean bukatu genituen landaretza eta lurren gaineko laginketak. Orain, emaitzen gaineko txostenak egiten ari gara, agroekosistemen osasun-txartelari nahiz jardunbide birsortzaileen arabera erabilitako lurren botanika- eta lurzoruen bioaniztasunari buruzkoak.