Esperimentazio eta Transferentzia Agroekologikoari buruzko II. Jardunaldietan parte hartu dugu

November 10, 2016 by Eventos, Novedades No Comments

Azaroaren 9an, CERAIk Zaragozan antolatu zituen Esperimentazio eta Transferentzia Agroekologikoari buruzko II. Jardunaldietan parte hartu genuen. Toki irekia da, nekazarien eta sektore horrekin zerikusi dutenen eskariak, arazoak eta kezkak jasotzeko antolatzen dena. Arratsaldean hainbat lantaldek egindako zenbait ikerketa-lan aurkeztu zen.

LIFE HEALTHY FOREST proiektuaren I. Workshop teknikoan izan gara

November 8, 2016 by Eventos, Novedades No Comments

Azaroaren 7an eta 8an, LIFE FITOVID proiektuarekin batera, LIFE HEALTHY FOREST proiektuak “Areas de conocimiento y herramientas para la detección y prevención del declive forestal” gaiaren gainean antolatu zuen workshopera bertaratu ginen. Workshop horretan oso hitzaldi interesgarria izan zen LIFE REGEN FARMING proiektuarentzat, gai honen […]

LIFE REGEN FARMING proiektua ebaluatzeko NEEMO kanpo-ebaluatzailearen 4. bisitaldia

November 7, 2016 by Eventos, Novedades No Comments

LIFE REGEN FARMING proiektuko kideok NEEMO kanpo-ebaluatzailearen laugarren bisita izan genuen. Egun horretan, azken hilabeteotako aurrerapenak –teknikoak nahiz kudeaketari buruzkoak– aurkeztu ziren. Era berean, proiektua bukatu arte (2016ko abendua) egiteke dauden zereginak (Ekintzak) aurkeztu ziren. Bukatzeko, proiektuan parte hartzen duten etxaldeak bisitatu ziren; parte- hartzaileek […]

Fraisoroko eta Arkautiko Nekazaritza Eskoletako ikasleen bisitaldia

November 2, 2016 by Eventos, Novedades No Comments

Urriaren 28an, NEIKER Etxaldean Fraisoroko eta Arkautiko Nekazaritza Eskoletako ikasleen bisitaldia izan genuen. Arkautiko ikasleek, “Abeltzaintzako Ekoizpen Ekologikoa” modulua bisitatu zuten eta Fraisorokoek, “Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Ekoizpena” modulua. Bisitaldian, LIFE REGEN FARMING proiektuaren garapena ezagutu zuten lekuan bertan, baita gaur arte lortutako azken emaitzak ere. […]

Garraldako (Nuestra Señora de Orreaga) herri-ikastetxeko ikasleen bisitaldia

October 31, 2016 by Eventos, Novedades No Comments

Urriaren 28an Garraldako herri-ikastetxeko (Nuestra Señora de Orreaga) ikasleen bisitaldia izan genuen Orreagako Etxalde Esperimentalean. Bisitaldian, LIFE REGEN FARMING proiektuaren garapena ezagutu zuten. 60tik gora ikasle eta 4 irakasle bertaratu ziren, eta galdera bikainak egin zizkiguten: argi geratu zen arretaz entzundakoa ongi ulertu zutela eta […]

Urduñako abeltzainekin elkartu gara

October 28, 2016 by Eventos, Novedades No Comments

Urriaren 26an ,Urduñako abeltzainekin elkartu gara, hain zuzen ere LIFE REGEN FARMING proiektuan parte hartzen duten horiekin, abeltzaintzako ustiategietan ezarri dituzten jardunbide birsortzaileak balioesteko asmoz. Hainbat gai izan dira hizpide, hala nola, zuzeneko ereintza, erabilitako haziak eta nahasteak eta ereintza-dosia edo artzaintza zuzendua. Bildutako informazioa […]

LIFE REGEN FARMING, LIFE SEEDCAPITAL, LIFE FITOVID eta LIFE HEALTHY FOREST proiektuen kartelak

October 25, 2016 by Eventos, Novedades No Comments

Arkautiko NEIKERen instalazioetan, LIFE REGEN FARMING, LIFE SEEDCAPITAL, LIFE FITOVID eta LIFE HEALTHY FOREST proiektuen kartelak daude ikusgai. Kartel horiek Arkautiko landetxe-ereduaren sarreran daude ikusgai, Nekazaritzako Elikagaien Campusera sartzen diren langileek, bisitariek eta abarrek hobeto ikus ditzaten.

ASAPIk Ainsan antolatu duen jardunaldian parte hartu dugu

October 12, 2016 by Eventos, Novedades No Comments

Urriaren 11n ASAPIk Ainsan antolatu zuen jardunaldian parte hartu genuen. Jardunaldi horretan, Agroekosistemen (TSA) Osasun Txartelak aurkeztu genituen eta orain arte LIFE REGEN FARMING proiektuan lortutako emaitzak xehatu. Jardunaldi horretara 40etik gora lagun bertaratu ziren, hala nola, abeltzainak, Huescako Trebakuntza Eskolako ikasleak. Azalpenaren ondoren, ASAPIko […]

Lurzoruen azterketari buruzko Zabalkunde Jardunaldian izan ginen

October 3, 2016 by Eventos, Novedades No Comments

Irailaren 30ean –ostirala–, gai honi buruzko Zabalkunde Jardunaldira azaldu ginen: “Análisis de suelo como herramienta de diagnóstico para hacer recomendaciones de fertilización”. Jardunaldi horretan, hauek izan ziren aztergai: • Lurzoruaren lagina hartzea. • Aztertzeko metodoak. • Erreferentzia-baloreak. • Ongarriak. Mineralak eta organikoak. • Ongarriketak gomendatzea, […]

LIFE SEED CAPITAL proiektuaren Azken Biltzarrean izan gara

September 30, 2016 by Eventos, Novedades No Comments

LIFE SEED CAPITAL proiektuaren Azken Biltzarrean izan ginen atzo. Ekitaldi horretan, proiektuaren emaitza nagusiak eta geroko lan-ildoak lehen eskutik ezagutzeko aukera izan genuen.