visita-univ-catolica-avila-131216-reducido

Avilako Unibertsitate Katolikoko ikasleen bisitaldia

December 15, 2016 by Eventos, Novedades No Comments

Abenduaren 13an, Avilako Unibertsitate Katolikoko ikasleen bisitaldia izan genuen. Bisitaldi horretan, LIFE REGEN FARMING proiektua azaldu genien, eta proiektu horren instalazioak eta belardiak bisitatu zituzten. Ikasleek interes handia agertu zuten ereintzetan eta artzaintza-planetan.

20161212_102731-reducido

Kromatogramei buruzko jardunaldia Arkautin, LIFE FITOVID proiektuaren eskutik

December 13, 2016 by Eventos, Novedades No Comments

Atzo networking jardunaldia egin genuen LIFE FITOVID proiektuaren kideekin kromatogramak egiteko. Jardunaldi horretan, 30 lur-lagin prozesatu ziren, LIFE REGEN FARMING proiektuarenak nahiz LIFE FITOVID proiektuarenak. Bigarren aldiz egiten dugu jardunaldia, bi proiektuen esperientziak partekatzeko, emaitzak trukatzeko eta abar egiteko.

logo_dia_mundial_suelo

Gaur Lurraren Munduko Eguna ospatu dugu

LIFE REGEN FARMING proiektuaren kideok, Lurraren Munduko Egunaren aipamen berezia egin nahi dugu.

life-integral-carbon-011216-reducido

LIFE INTEGRAL CARBONen azken jardunaldi teknikoan parte hartu dugu

December 1, 2016 by Eventos, Novedades No Comments

Gaur, Burgosko Goi Eskola Politeknikoan, LIFE INTEGRAL CARBONen azken jardunaldi teknikoan parte hartu dugu. Mahai-inguruan proiektu hauek parte hartu dute: LIFE REGADIOX, LIFE OPERACION CO2, LIFE ANADRY eta LIFE REGEN FARMING.

conama-conama

Ingurumen Biltzar Nazionalean (CONAMA) parte hartu genuen

November 29, 2016 by Eventos, Novedades No Comments

Azaroaren 28tik abenduaren 1era, Ingurumen Biltzar Nazionalean (CONAMA) parte hartu genuen. Biltzar horrek, Espainiako hainbat herri-administraziotako, enpresa pribatutako eta gizarte-erakundetako 7.000tik gora parte-hartzaile biltzen ditu. LIFE REGEN FARMINGek saio tekniko honekin parte hartu zuen: “ST-15 Nekazaritza, lurrak eta klima-aldaketa”.

foto-marijo-charla-reducido

‘Elikadura berri baterako ikerketa-beharrak’, elikadura jasangarriari buruzko jardunaldia

November 28, 2016 by Eventos, Novedades No Comments

Azaroaren 23an, EHUko Arabako Campuseko Lascaray Ikerguneko bideokonferentzia aretoan , elikadura jasangarriari buruzko jardunaldia izan zen, gai honen gainean: ‘Elikadura berri baterako ikerketa-beharrak’. Jardunaldi horretan, LIFE REGEN FARMING proiektua eta Urduñako abeltzainen esperientzia aipatu ziren.

jornada-controladores-2016-reducido

Esnetarako ardi-aziendaren kontrolatzaile eta teknikarien jardunaldian izan gara

November 25, 2016 by Eventos, Novedades No Comments

Arkautiko instalazioetan esnetarako ardi-aziendaren kontrolatzaile eta teknikarien urtean behingo jardunaldian izan gara gaur. Jardunaldian hainbat gai izan dira hizpide, hala nola, “Optimización de la alimentación den rebaños de ovino lechero adscritos a la D.O. Idiazabal” edo “Bienestar en ovino; desarrollo de un protocolo para su […]

foto-sala-reducido

LIFE REGEN FARMING proiektuaren azken biltzarra

November 25, 2016 by Eventos, Novedades No Comments

Atzo LIFE REGEN FARMING proiektuaren azken biltzarra izan zen. Ekitaldi horretan, proiektuak lortu dituen emaitzak aurkeztu genituen, baita proiektua abiarazteak hainbat ikerketa-zonari ekarri diona ere. Era berean, proiektu horretan parte hartzen duten abeltzainen esperientziak entzuteko aukera izan genuen. 70 lagunek parte hartu zuten, eta proiektuaren […]

20161118_104340reducido

International Cheese Awards-en izan gara

November 21, 2016 by Eventos, Novedades No Comments

Azaroaren 18an International Cheese Awards-en izan ginen. INTIAko lankideak Orreagako artalde esperimentalaren esperientziaz ari izan ziren, baita LIFE REGEN FARMING proiektuak beren lan-baldintzei dagokienez ekarri dienaz ere. “Zientzia eta gaztaren istorioak” saioan aurkeztu zen txostena.

cartel

Azaroaren 24an LIFE REGEN FARMING proiektuko azken hitzaldia

November 12, 2016 by Eventos, Novedades No Comments

Azaroaren 24an,  LIFE REGEN FARMING proiektuaren azken biltzarra izan zen, NEIKERen instalazioetan, hain zuzen ere, Arkautiko landetxe-ereduan, 11:00etatik 14:00etara. Jardunaldian, proiektuaren kideen eskutik, emaitza eta ondorio nagusiak aurkeztu ziren eta LIFE REGEN FARMING dokumentala proiektatu zen. Era berean, Arkautiko lursail esperimentalak bisitatu ziren.   Egitaraua