LIFE REGEN FARMING proiektua koordinatzeko bosgarren bilera

July 6, 2015 by Eventos, Novedades No Comments

2015eko uztailaren 2an, NEIKERek Arkautin dituen instalazioetan, LIFE REGEN FARMING proiektua koordinatzeko bosgarren bilera izan zen. Bilera hartan, azken sei hilabeteotako aurrerapen teknikoak nahiz administratiboak aurkeztu ziren. Era berean, proiektuaren Erdiko Monitorizazio Txostenaz aritu zen, baita datozen sei hilabeteotan egin beharreko ekintzez eta zereginez ere.

Regen Farming proiektua SUSTRAIAn

July 2, 2015 by Eventos, Novedades, Vídeos No Comments

ETB1en 2015/06/15ean kaleratua

CONDEGRES – Lurzoruen Narriaduraren Kontrolaren eta Leheneratzeren gaineko VII. Sinposio Nazionalean parte hartu genuen

June 30, 2015 by Eventos, Novedades No Comments

Ekainaren 23tik 26ra bitartean, CONDEGRES, VII Simposio Nacional sobre Control de la Degradación y Restauración de Suelos (euskaraz, Lurzoruen Narriaduraren eta Leheneratzearen gaineko VII. Sinposio Nazionala) sinposioan parte hartu genuen. Sinposio horretan, Urduñako abeltzainak nekazaritza ekologikoko jardunbideetarako iragateari buruzko eta haiek LIFE REGEN FARMING proiektuan […]

(Español) Participamos en el FAO-CIHEAM Network on sheep and goat

June 22, 2015 by Eventos, Novedades No Comments

contenido sólo en español

UEUk antolatutako Nekazaritza Ekologikoaren gaineko Jardunaldian parte hartu genuen

June 18, 2015 by Eventos, Novedades No Comments

Ekainaren 17an, Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) antolatutako Nekazaritza Ekologikoari buruzko Jardunaldian parte hartu genuen, Eibarren (Gipuzkoa). Jardunaldiaren xedea izan zen antzeko gaietan lan egiten dutenenekin esperientziak partekatzea eta sare bat sortzea. Gure ekarpena hauxe izan zen: LIFE REGEN FARMING eta LIFE SEED CAPITAL proiektuekin batera, […]

European Grassland Federation-en 18. Sinposioan parte hartu genuen

June 18, 2015 by Eventos, Novedades No Comments

Ekainaren 15etik 17ra bitartean, European Grassland Federation-en 18. Sinposioan parte hartu genuen, Wagening-en (Holanda). Biltzar haren goiburua hau izan zen: “Grassland and forages in high output dairy farming systems”.

HAZIk antolatutako “zuzeneko ereintza” ikastaroan parte hartu genuen

June 9, 2015 by Eventos, Novedades No Comments

Ekainaren 8an HAZIk antolatutako “ZUZENEKO EREINTZA” ikastaroan parte hartu genuen, Urduñan. Ikastaro horretan LIFE REGEN FARMING proiektuko teknikariek nahiz abeltzainek parte hartu zuten. Ikastaro horren eskutik, besteak beste, zuzeneko ereintzara, makineriara edo landare-espezietara hurbildu ginen.

Kromatogramei buruzko jardunaldia, Arkautin

June 2, 2015 by Eventos, Novedades No Comments

LIFE REGEN FARMINGeko bazkideok elkartu ginen, udaberrian, proiektuan parte hartzen duten etxaldeetan bildutako lur-laginen kromatogramen baterako jardunaldia egiteko. Jardunaldi hartaz baliatu ginen proiektuaren 11. ohiz kanpoko bilera egiteko, hain zuzen, gai teknikoez aritzeko.

IkerGazte biltzarraren partaide

May 18, 2015 by Eventos, Novedades No Comments

Maiatzaren 13tik 15era bitartean, Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) antolatutako IkerGazte biltzarrean parte hartu genuen, Durangon. Biltzar horretan, “Larratze-motaren eragina latxa ardien sistema batean; lehen emaitzak” izeneko lana aurkeztu genuen.

LIFE REGEN FARMING proiektua Euskadiko ardi- eta behi-azienden sektorean zabaltzen

April 27, 2015 by Eventos, Novedades No Comments

NEIKERen dihardugunok LIFE REGEN FARMING proiektua zabaldu genuen zaldi-, behi- eta ardi-azienden Enkante Ofizialean. Enkante hori apirilaren 25ean eta 26an izan zen, Arkautiko IMK Nekazaritza Eskolan. Eta apirilaren 25ean, Euskadiko Abeltzaintza Ustiategien XV. Txapelketaren sariak banatu ziren.