Abeltzain batzuek Orreaga bisitatu dute – LIFE REGEN FARMING proiektuaren emaitzak jakinarazteko mintegia

October 16, 2015 by Eventos, Novedades No Comments

Urriaren 29an, LIFE REGEN FARMING emaitzak jakinarazteko mintegia izango da Orreagan. Galiziako abeltzainak etorriko dira, hala nola, Xan Pouliquen, baita Urduñederrako abeltzainak ere, Marijo Imazen eskutik. Abeltzainek bidaia aprobetxatuko dute bisita batzuk egiteko: SCI Jauregia, bazka-lehortegia, “Trigo Limpio”, Luis Etxeberriaren ganadutegia… Mintegia eta bisitaldiak guztiontzat emankorrak […]

UPA- Aragoi taldearen bisitaldia

October 14, 2015 by Eventos, Novedades No Comments

Urriaren 9an, UPA Aragoiko idazkari Enrique Arceizek (abeltzaina), Javier Biota artzainak, , UPRA-Grupo Pastores-eko albaitaritza-talde teknikoaren kide Chuse Serranorekin, Orreagako etxaldea bisitatu zuten, jardunbide birsortzaileez gehiago jakiteko. Gai hauetan erakutsi zuten interesik handiena: artzaintza bidezko elikadura, ugalketa, patologien arreta eta osasun-programa ikuskera ekologikoaz.

CREAF zentroko ikertzaileak bisitatu gaituzte

September 29, 2015 by Eventos, Novedades No Comments

Apirilaren 13an eta 14an CREAF (http://www.creaf.cat/) zentroko zuzendaria, Javier Retana, eta ikertzaile bat, Marc Gracia, izan ziren gure artean. Bisitaldian, LIFE REGEN FARMING proiektua nahiz NEIKEReko etxaldean artzaintzako ardiekin egiten ari garen saiakuntzak erakutsi genizkien. Eskerrik asko gu bisitatu izanagatik, Javier eta Marc.

LIFE REGEN FARMING proiektua jakinaraztea

September 25, 2015 by Eventos, Novedades No Comments

2015eko irailaren 24an Arkaute Nekazaritza Eskolako ikasleak etorri zitzaizkigun (argazkia). Ikasleek interes handia agertu zuten LIFE REGEN FARMING proiektuaren barruan egiten ari garen maneiu-jardunbideen gainean. Egun horretan, proiektuaren triptikoak eman zitzaizkien ikasleei eta weba bisitatzeok gonbit egin zitzaien, proiektuaren berri izan zezaten.

Sabandoko (Araba) etxalde bat bisitatu dugu, zuzeneko ereintzako belardia ezartzeko

September 22, 2015 by Eventos, Novedades No Comments

  Atzo Sabandoko (Araba) Alfredo Fdez de Jaureguiri bisitaldia egin genion, 8-9 hektareako bazkaleku komunaleko ereintzaz aholku emateko,  4-5 urteetarako belardi iraunkorra ezartzeko, denboraldi horretan erabiltzaile izateko Jardunbide birsortzaileak kontuan hartuta, zuzeneko ereintzako belardi iraunkorra ezartzea gomendatzen diogu. Alfredok mendiko behorrak eta behi terreñoak dauzka.

SEOC sozietatearen XL. Biltzar Nazionalean parte hartu dugu

September 18, 2015 by Eventos, Novedades No Comments

  Irailaren 16tik 18ra bitartean, SEOCen (Sociedad Española de Ovinotecnia y Caprinotecnia) XL. Biltzar Nazionalean izan ginen, Castelló de la Planan. Biltzar horretan, “Efecto del manejo sobre la huella de carbono en explotaciones de ovino lechero” (euskaraz, “Esnetarako ardien ustiapenetako karbono-aztarnaren gaineko erabileraren ondorioa”) lana […]

Spot 5: ikerketa partizipatiboaren gaineko jardunaldia

September 17, 2015 by Eventos, Novedades, Vídeos No Comments

.

Orreagako 2015eko Summer Camp-eko ikasleen bisitaldia

July 31, 2015 by Eventos, Novedades No Comments

Orreagako 2015eko Summer Camp-eko ikasleak LIFE REGEN FARMING proiektua zer den eta horren xedea zein den ikasi zuten bisitaldian. 2015eko uztailaren 29an bisitatu zuten Orreagako Etxaldea.

Spot 4:“La salud del suelo en clave regenerativa” mintegia (euskaraz, “Lurzoruaren osasuna ikuspegi birsortzailetik”)

July 17, 2015 by Eventos, Novedades, Vídeos No Comments

.

Iazko zuzeneko ereintza bisitatu genuen Urduñan

July 14, 2015 by Eventos, Novedades No Comments

Atzo, Antxu Urduñako abeltzainarekin, iaz zuzeneko ereintzaz erein ziren bi etxalde bisitatu genituen. Ereintza hartan, llollobelar haziak eta sekula-belar haziak erabili ziren. Argazkian, zuzeneko ereintzaren lerroa ikusten da (argazkiaren eskuinaldean), jatorrizko bazkalekuen aurrean (argazkiaren ezkerraldean).