HAZIk antolatutako “Nekazaritzan ikasitakoa ahaztea” ikastarora bertaratu gara

November 27, 2015 by Eventos, Novedades No Comments

Azaroaren 26tik 28ra “Nekazaritzan ikasitakoa ahaztea: abereen erabilera holistikoa” ikastarora bertaratu ginen. Ikastaro hori HAZIk antolatu zuen, Arkaute Nekazaritza Eskolan. Hilaren 27an  LIFE REGEN FARMING proiektuan lortzen ari garen emaitzei buruzko hitzaldia eman genuen, eta Arkauteko etxaldeak bisitatu genituen (ikusi argazkia).

Esperientzia-trukea, BIOMAHATS proiektu europarren esparruan

November 27, 2015 by Eventos, Novedades No Comments

Atzo esperientzia-trukea egin genuen LIFE FITOVID, LIFE REGEN FARMING, SOILMONTANA, BIOMAHATS  (maneiu biodinamikoko lurrak) eta TRESMA (mahastiak eremutan banatzea) proiektuen artean, BIOMAHATS proiektuaren kide diren Dordogne-ko ordezkaritza frantsesarekin. Aurkezpenen ondoren, Biasteri inguruko mahastiak eta upategiak bisitatu genituen.

“Trigo Limpio” haragia zatitzeko gela bisitatu dugu Urduñako abeltzainekin

November 23, 2015 by Eventos, Novedades No Comments

Azaroaren 20an, Aribeko (Nafarroa) “Trigo Limpio” haragia zatitzeko gela bisitatu genuen eta, ondoren, Juan Martin Elizondoren ustiategia. Eguna bukatzeko, Orreagako INTIAren etxaldea bisitatu genuen -LIFE REGEN FARMING proiektuan parte hartzen du-.

LIFE REGEN FARMING, EUROMONTANAko 2015eko Batzar Nagusian

November 23, 2015 by Eventos, Novedades No Comments

HAZIko lankideek EUROMONTANAko kideei LIFE REGEN FARMING proiektua aurkeztu zieten 2015eko Batzar Nagusian. Portugal, Italia eta Frantziako EUROMONTANAko kideek  interesa agertu zuten proiektuan eta ezartzen ari garen jardunbide birsortzailetan, baita lortzen ari garen emaitzetan ere.

2015eko ereintzak egiten

November 19, 2015 by Eventos, Novedades No Comments

2015eko udazkenean egindako zuzeneko ereintzak sortzen ari dira. Klimatologia aldekoa izan denez, bazkalekuak indarrez sortu dira. Argazkian, bisitatu genituen belardien ereintza-lerroak ikus daitezke.

LIFE REGEN FARMING proiektuaren emaitzak aurkeztu ditugu esnetarako ardi-aziendaren kontrolatzaile eta teknikarientzat antolatutako jardunaldian

November 5, 2015 by Eventos, Novedades No Comments

2015eko azaroaren 5ean izan da esnetarako ardi-aziendaren kontrolatzaile eta teknikarientzako jardunaldia Arkauten. Jardunaldi horretan (zeinetara EAEko eta Nafarroako esnetarako ardi-aziendaren elkarteetako teknikariak eta kontrolatzaileak bertaratu diren),  LIFE REGEN FARMING proiektuaren emaitzak aurkeztu dira.

Atzo Artzain Eskolako ikasleek bisitatu gintuzten

November 5, 2015 by Eventos, Novedades No Comments

Atzo, azaroaren 4a, Arantzazuko Artzain Eskolako ikasleek bisitatu gintuzten, Batiz Otaegirekin.  Bisitaldian, LIFE REGEN FARMING proiektuaren barruan ezartzen ari diren jardunbide birsortzaileen berri eman zitzaien ikasleei. Halaber, artzaintza libreko eta zuzendutako artaldeak ikusteko aukera izan zuten ikasleek.

LIFE REGEN FARMING emaitzak jakinarazteko mintegia

October 30, 2015 by Eventos, Novedades No Comments

Atzo, 2015eko urriaren 29an, LIFE REGEN FARMING emaitzak jakinarazteko mintegia izan zen, Orreagako instalazioetan. Jende asko bertaratu zen, 70-80 lagun inguru: abeltzainak nahiz elkarte eta herri-administrazioetako teknikariak. Proiektu horretan lortutako emaitza berrienak xehatu ziren mintegian. INTIAren Orreagako instalazioak bisitatu ziren, mintegiaren ondoren.

Urriaren 27an Galiziako abeltzainak etorri ziren Orreagara

October 30, 2015 by Eventos, Novedades No Comments

Urriaren 27an, Galiziako abeltzain batzuek,  Xan Pouliquen teknikariak aholkatuta, Orreagako etxaldea bisitatu zuten, sistema ekologikoetan edo iragaitzazko sistemetan behi-esnearen ekoizpenaren arloan jardunbide birsortzaileek eurentzat izan dezaketen aplikazio praktikoa ezagutzeko. Eskerrik asko gurera etorri izanagatik.

Urriaren 23an I. SEAE sinposiora joan ginen (Valladolid)

October 26, 2015 by Eventos, Novedades No Comments

  Urriaren 23an I. SEAE Sinposioan parte hartu genuen, Valladoliden. Ekitaldi horretan “Efecto del tipo de pastoreo sobre la salud del suelo según las TSAP” lana aurkeztu genuen.